Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hileko ekipoa: 500 MHZ-KO ESPEKTROMETRO

Irudia

Ikerketa Zerbitzu Orokorrek, SGIkerrek, 500 MHZko espektrometro berri bat sartu dute solido esperimentuetarako Gipuzkoako Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko unitatean (RMN) duten azpiegitura zientifiko-teknologikoan.

Tresna berria Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren ekintza berezi baten bidez eskatu da

Espektrometroa era guztietako material solido eta erdisolidoetan (material porotsuak, zeramikak, zeolitak, nano-partikulak, polimeroak, mintz funtzionalizatuak, gelak, erretxinak eta material biologikoa) RMNren azterketa eta esperimentuetarako konfiguratuta dago. Ezaugarri horiei esker, ikerketa-taldeek planteatutako beharrei erantzuteko behar den aldakortasuna lor daiteke.

Ekipamendu berriak konplexu organikoak eta ez-organikoak aztertzeko balio du. Farmazeutikan polimorfoen azterketan aplikatzen da, eta arkeologian eta ingurumenean, hezurren, zuren, zelulosen eta lurzoruen ikerketan. Halaber, solido mikrokporoso eta mesoporosoen laginak ikertzeko erabiltzen da (zeolitak, alumino silikatoak, fosfatoak). Mineraletan, beiretan, zeramiketan, erdieroaleetan, metaletan eta aleazioetan ere aplikatzen da.

500 MHz-ko espektrometroa Gipuzkoako RMNn erosi da, eta ezaugarri hauek ditu: 11,7 Tesla eta aho zabaleko iman supereroale bat, Lock kanal eta homogeneotasun-sistema bat eta 3 transmisio-harrera-kanaleko irrati-maiztasunen kontsola bat. Bi zunda ditu, bata PH MASDVT500W2 BL3.2 H/X/Y hirukoitza eta bestea CP-MAS bikoitza, 4mm, 1H/X (15N-31P), tenperatura aldakorrekoa. X/Y 13C/15N edo 27Al/29Si edo 13C/29Si edo 31P/27Al edo 31P/13C txertaketa trukagarria du. Bi unitate ditu: lehenengoak laginak biratzen ditu eta bigarrenak tenperatura kontrolatzeko balio du.

Solidoen Erresonantzia Magnetiko Nuklearra teknika ez-suntsitzailea da, eta material solidoen analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak egiteko indartsuenetako bat, eskaintzen duen informazioa askotarikoa baita. Estatuan dozena bat erakundek baino ez dute teknika hori, eta UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Nagusiak lanean ari diren talde bat baino gehiago duten ikerketarako laguntza-erakunde bakanetakoak dira.


Informazio gehiagorako:

  • Iñaki Santos doktorea
  • Joseignacio.santosg@ehu.eus
  • Joxe Mari Korta Zentroa,Gipuzkoako campusa UPV/EHU Tolosa hiribidea 72 20018 Donostia