Eduki publikatzailea

Biofiltracion

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Astrid Barona Fernández
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
8
Posta elektronikoa
astrid.barona@ehu.eus

Osakideak

  • Astrid Barona Fernández
  • Ana Elías Saenz
  • Naiara Rojo Azaceta
  • Gorka Gallastegui Ruiz de Gordoa
  • Begoña Etxebarria Robledo
  • Jose Ramon Otegui Olaso
  • Itziar Aranguiz Basterretxea

Ikerketa-ildoak

Bioiragazpena Ohatze finkoko erreaktore baten bidez kutsatutako gas korronteen tratamendu biologikoa da. Bioiragazkietan erabilitako euskarria jatorri organikokoa da, haren esplotazioa gaur egun patente bidez babestuta egonda, eta konbinaketa mistoak egiten dira hondakin material ez-organikoekin. Gure ikerketaren egungo helburua da bioerreaktore horiek bolumen handiko eta kontzentrazio erlatibo txikiko industria igorpenen sistemetara egokitzea, baita sistema irekietara ere, bizitza duten giro itxietan (merkataritza guneak, garajeak...) edo hiri erauzketa irteeretan (tunelak edo tximiniak). 

 

Biomekanizatua: tratamendu kimikoa eta biologikoa konbinatzen dira pieza metalikoak modu eraginkor eta jasangarrian mekanizatzeko, mikrokonposatuen fabrikaziorako industrian. Gure lanean, biomekanizatuaren eragiketa parametroak (murgilketa eta irabiatze denbora, pHren kontrola, hazkuntzaren eta bakterioen jardueraren kontrola, etab .) optimizatzen ditugu, metalaren bioeliminazioan eraginkortasun handia lortzeari begira. Era berean, berreskuratze/kudeaketa tratamendu egokiena bilatzen da, agortuta egon arren jarduera biologikoa eta metal berrerabilgarrien kantitate handia duten disoluzioentzat.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • Bioiragazki konbentzional itxien planta pilotuetarako aholkularitza teknikoa, diseinua eta muntaketa. Horien bidez, kontrolpeko industria igorpenetatik datozen gas konposatu usaintsuen eta konposatu organiko aromatiko sinpleen biodegradazioa lortu nahi da.
  • Lankidetza kobrezko piezen biomekanizatuari buruzko ikerketa proiektuetan parte hartzeko.
  • Lankidetza eta  aholkularitza, biomekanizatua maila produktiboan ezartzeko.
  • Gas konposatuei aplikatutako tratamendu biologikoei buruzko txosten teknikoak. 

Proiektu aipagarrienak

  1. Desarrollo integral de un proceso de biomecanizado para la fabricación sostenible de piezas metálicas, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, hasiera: 2016/12/30, amaiera: 2019/12/29
  2. Bioiragazpen GIU 15/20 ikertaldea, UPV/EHU, Euskal Herriko Unibertsitatea, hasiera: 2015/12/22, amaiera: 2018/12/22
  3. Desarrollo de un soporte con base de escorias de acería para el tratamiento de corrientes gaseosas, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, hasiera: 2013/01/01, amaiera: 2016/06/30
  4. Biofiltros para la mejora de la calidad del aire en recintos universitarios , Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); hasiera: 2015eko iraila, amaiera: 2015eko abendua.
  5. Desarrollo y optimiazión de un sistema de biofiltracion botánica a escala de laboratorio para la depuración de corrientes gaseosas contaminadas, Acciona Agua, hasiera: 2013ko urtarrila; amaiera: 2014ko abendua