Eduki publikatzailea

Itsas mikrobioak

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Juan Iriberri Ramalle
Doktore kopurua
5
Osakide kopurua
6
Posta elektronikoa
Juan Iriberri (juan.iriberri@ehu.es)
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/marinemicrobes

Osakideak

  • Juan Iriberri Ramalle
  • Begoña Ayo Millan
  • Marian Unanue Vivanco
  • Iñigo Azua Perez
  • Itxaso Artolozaga Bengoetxea

Ikerketa-ildoak

Mikrobioek itsasoan, hala kostaldeko uretan nola ur ozeanikoetan, betetzen duten funtzioa ikertzen dugu, eta horretarako bakterioen eta protisto bakteriojaleen komunitateen ugaritasuna, dibertsitatea, konposizio espezifikoa eta jarduera aztertzen dira. Prozesu mikrobiano nagusien -arnasketa, ugalketa, efizientzia, jarduera entzimatikoa- tenperaturarekiko sentikortasuna analizatzen da, egungo klima aldaketa globalaren prozesuaren barruan iragartzeko gaitasuna lortzeko. Garapenari lotutako ikerketa lerro berri bat ere hasi dugu, eta horren helburua da Ekialdeko Kantauriko uretan isolatutako itsas bakterioen 400 anduik baino gehiagok gizartearentzat izan ditzaketen onurak aztertzea.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Aholkularitza, ur naturaletan, itsasokoan batez ere, dauden mikroorganismoen -bakterioak, protozooak, birusak- presentziari eta jarduerari buruz. Ur ekosistemetan isolatutako bakterioen onuren (antibiotikoen produkzioa, ahalmen entzimatikoak, etab.) bioprospekzioari lotutako proiektuak.

Tresneria

  • Epifluoreszentzia mikroskopia.
  • Mikroanperometriaren bidezko bakterioen errespirometria.
  • Optodoen bidezko mikroorganismoen errespirometria.
  • Mikroxaflen fluoreszentzia irakurgailua.

Proiektu aipagarrienak

ENZIMA. Enzimas Extracelulares y Cambio Climatico en Aguas Costeras. MINECO Erref. CTM2016-75699-R. 3 urte (2017-2019). 127.050 €. Ikertzaileak: UPV/EHUko 5. IN: Juan Iriberri. Ko-IN: Begoña Ayo

CAMBIO. Diversidad y Función del Bacterioplancton en el Cantábrico Oriental: Depredación y Recursos Como Motores del Cambio Estacional. MICINN Erref. CTM-2010-19308. 3+1 urte (2011-2014). 152.460 € Ikertzaileak: UPV/EHUko 5. IN: Juan Iriberri

MALASPINA. Circunnavigation Expedition Malaspina 2010: Global Change and Biodiversity Exploration of the Global Ocean. MICINN Consolider-Ingenio Erref. CSD-2008-00077. 5+1 urte (2008-2014). 4.350.000 € guztira. UPV/EHU: 69.652 € Ikertzaileak: UPV/EHUko 3. Beste erakunde batzuk: CSIC, AE, MN, IEO, AZTI, ROA, UB, UCA, UC3, UGR, ULPGC, UMA, UNIOVI, URJC, UVIGO, ULL. IN: Carlos Duarte (IMEDEA-CSIC). UPV/EHUko IN: Juan Iriberri