Hidrogenoaren ikerketa lerroa

Linea de inv - Tecnologías del hidrógeno

Hidrogenoaren teknologiak

Hidrogenoaren ikerketa lerroarekin erlazionatutako ekintza nagusiak hidrogenoa lortzeko lorpen teknologiei bideratuta daude, etorkizuneko energia bektore bezala. Prozesuaren lehengaiek izaera ezberdina izan dezakete, hala nola, gas naturala bezalako erregai fosilak edo baliabide berriztagarrien (biomasa, bio olioak, bio alkoholak, biogasa…) erabilera ikertzen da.

  • Lehengaia biomasaren pirolisitik lortutako bio olioak (konposatu oxigenatu eta ez oxigenatuez osaturiko nahaste konplexuak) direnean, katalizatzaileen portaera (aktibitatea, selektibitatea eta egonkortasuna) ikertzen da, tarteko espezieen rola eta lan parametroen eragina ulertuz.
  • Lehengaia biogasa denean, helburu nagusia hidrogenoaren ekoizpenerako planta deszentralizatu batean erabil litezkeen katalizatzaile aktibo eta egonkorrak garatzea da, mikroerreaktoreen erabilpena eta prozesuen optimizazioa barne.
  • Lehengaia bio alkoholak direnean, helburu nagusia eurak lehengai bezala erabiltzea da hidrogenoa era deszentralizatu batean lortzeko, ur lurrunarekin eta fase likidoko eraldapen prozesu berriztagarrien bidez (erreformatze-prozesu ezohikoak), bio-produktuak eta erregaientzako bio-gehigarrien sorpenerako.

Hidrogenoaren erabilerarekin erlazionatutako beste prozesu batzuk hauxek dira: i) kalitate baxuko erregaien hobekuntza prozesu termikoen edota katalitikoen bidez (erregai likidoen hidrotratamendua) eta ii) power to gas teknologia.

Irudia