Hidrometalgintzako prozesuak

Linea de inv - Hidrometalurgia

Hidrometalgintzako prozesuak

Hidrometalgintzak, pirometalgintza tradizionalak baino energia-gastu urriagoak aurkezten ditu, baita gas kutsakorren emisio askoz murritzagoak ere (berotegi-efektua sortzen duten gasek barne). Ikerketa lerro honetan hondakin ezorganiko industrialen birziklatzea errazteko prozesuak ikertzen dira, disoluzio ionikoen fisiko-kimika oinarri izanik. Aipatutako hondakinak Waelz prozesutik ateratzen diren altzairu-hautsak edota aluminioaren bigarren mailako galdaketako gatz-zepak dira, besteak beste. Proiekturik garrantzitsuenen artean, (1) Waelz oxidotik abiatuta zink metalikoa eta honen gatzen ekoizpena, edota (2) hainbat hondakinen fluor kantitatearen murrizpena azpimarra daitezke. Hondakinen tratamendurako lixibiazio, oxidazio eta hauspeatze hautakorreko etapak behar dira. Horietaz gain, erabilitako lixiben balorizaziorako etapak eta sortutako korronte likidoen tratamendu egokirako etapak ere beharrezkoak dira, azken hauen ingurumeneragina minimizatzeko.