INFORMAZIOA_2023 URTEKO DEIALDIA

Urteko deialdia, 2023

II. AZPkoen Prestakuntza Arautegiak bere 6.4.1. puntuan jartzen du banakako laguntzak aurkezteko epea dagokion urteroko deialdian ezarriko dela, ebazpen bitartez. Beraz, 2023. urteari dagokion TEKAZELen prestakuntzarako banakako laguntzak emateko urteroko deialdia argitaratzen da. Eskariak aurkezteko epea irailaren 19tik urriaren 3ra artekoa izango da, biak barne.

Erabakiari dokumentu bat gehitzen zaio, Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklatzerako Batzordeak banakako laguntzak emateko hartu dituen irizpide gehigarriak jasoz, deialdian bertan ere aplikatuko direnak. Beraz, garrantzitsua da beroriek ere kontutan izatea.

Kontuan hartu egoitza erabiltzeko gutxieneko baldintza teknikoak, link honetan: https://egoitza.ehu.eus/eu/requisitos-tecnicos

Oharra: egoitza ez du Internet Explorer onartzen.