Zabaltzea

Irtenbideak plastikoari

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/06

Nazio Batuen Erakundeak hondamenditzat jo du plastikoaren ekoizpenak eta kutsadurak eragiten dituzten arazoak. Azken bi hamarkadetan plastikoaren ekoizpena bikoiztu egin da; 2021ean 461 milioi tona plastiko sortu ziren. Eta aurreikuspenek diote 2040rako berriz bikoiztuko dela. Baina, prestatuta al gaude plastikoaren arazoari benetako irtenbide bat emateko?