Zabaltzea

Kitosanoa, jakiak estaltzeko irtenbide jasangarria

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/16

Itsasoak eta ibai-bazterrak plastikoz beterik daude, arrain askok plastiko-zatiak irensten dituzte, zabortegiak plastikoz gainezka ageri dira…; laburbilduz, ingurumenari kalte handia egiten diote petrolioaren deribatuez egindako estalki eta bilgarriek. Haien erabilera murrizteko, hain kaltegarriak ez diren materialen bila ari dira ikertzaile asko; besteak beste, Itsaso Leceta.