Info_Materiales_y_superficies-Macroconducta_presentacion

MAKROPORTAERA - MESOEGITURA - NANOTEKNOLOGIA

Aurkezpena

Zerbitzu hau sortu zen ekoizpen-teknologia nahiz material ugari erabilita eginiko piezen amaierako portaera argitzen laguntzeko, beren egitura mikro eta makroeskalan aztertuta. Hasieratik, nanoteknologien arloan hainbat aplikazio garatzeko ekarpenak egiten saiatu da.

Beraz, bere eginkizuna da laguntza ematea ekoizpeneko (mikro)teknologiak eta osagai askoko materialez eginiko piezak hobetzeko. Horretarako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, materialen nano eskalatik makroegiturara. Materialen analisiak egiten ditu meso-mikro-makro eskalatan, erabilitako ekoizpen-prozesuak argitzeko; hau da, materialen amaierako portaera-harremanen ezaugarriak aztertzen dira, prozesu-aldagaiak aintzat hartuz.

Zerbitzua Europar Batasuneko IV. Esparru Programaren lehentasuneko 3. arloan dago, hots, nanoteknologiak eta nanozientziak eta jakintza berrietan eta ekoizpen prozedura nahiz gailu berrietan oinarritutako funtzio anitzeko materialak. Era berean, Aeronautikari eta Espazioari dagokien 4. arloan aplikatu daiteke material (nano) konposatuez osatutako piezen garapena aztertzeko. Halaber, aplikagarria izan daiteke Garapen iraunkorrari, planeten aldaketei eta ekosistemei buruzko 6. arloan, garapen iraunkorrari lotutako zenbait alderditan.

Bere jarduera, batez ere, jakintza arlo hauetan garatzen da: Aeronautika eta Aeroespazioa, Automozioa, Kimika, Medikuntza, Biokimika, Mikroelektronika, (Nano)materialak eta (Nano)teknologiak. Guztietan, gaur egungo produktuen ekoizpenari lotutako beharrak ase nahi ditu eta produktu berriak garatzen ekarpenak egiten ditu lehen aipatutako eskalen mailan lana eginez.

Zerbitzuan hainbat unitate daude (Mikroskopiak; Portaera biskoelastikoa, elektrikoa, erreologikoa eta molekulen dinamika; Analisi termikoak; Analisi mekanikoak; eta, Laginen prestaketa - gainerako unitateei lotutakoa) eta azken 10 urteetan hazten joan da etengabe.

Zerbitzu nagusiari atxikitako teknika-multzoak barneko nahiz kanpoko erabiltzaileen esku jartzen dira. Sartzeko aukera duten erabiltzaileen kopurua eta ikerketa ildoak etengabe ari dira zabaltzen. Hori guztia agerian geratzen da "barneko eta kanpoko erabiltzaileak" izeneko atalean.