Info_Biomedicina_Animalario-Gipuzkoa_presentacion

ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA GIPUZKOAKO CAMPUSA

Aurkezpena

Gipuzkoako Campuseko Animaliategi Unitateak Unibertsitateko Komunitateari, beste Ikerketa Zentro Batzuei eta Enpresei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, laborategiko animaliak ikerketatan edo zientzia nahiz irakaskuntza arloetan erabiltzeko. Animaliak indarrean dauden legezko araudiak betez erabiliko dira.

 

Irudia

Araudia

Animaliategi hau martxoaren14ko 223/1988 Errege Dekretua (1998-3-18ko BOE) garatzen duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaietako Ministerioren 1989eko urriaren 13ko Aginduaren (1989-10-18ko BOE) arabera arautzen da eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1991ko Agindua betetzen du (1991-7-1eko EHAA). Halaber, animaliategi honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzuaren gaikuntza ofiziala jaso zuen eta EU01SS zenbakiarekin inskribatuta dago, Esperimentatzeko animalien Erabiltzaile Establezimendu gisa.

Arau horien guztien arabera, Animaliategiko jarduerak ikerketetan, bestelako zientzia jardueretan eta unibertsitateko irakaskuntzaren esparruan egiten dira.