Info_Biomedicina_Animalario-Gipuzkoa_equipamiento

ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA GIPUZKOAKO CAMPUSA

Tresnak

  • Animaliategiaren klimatizazio-sistema, ikerketa-animalien zaintzarako ingurumen-baldintza egokiak bermatzeko.
  • Berrogeialdirako gunea.
  • Animalia ez-infektatuekin esperimentuak egiteko gunea, hiru sektoretan bereizia: arratoia, sagua eta lagomorfoak.
  • Tratamenduetarako eta esperimentu-lanak egiteko gunea, arnas bidezko anestesia-ekipoduna.
  • Administrazio- eta zerbitzu-gunea.

1. Instalazioen banaketa

Instalazioetan hiru gune daude:

  • Mantenurako gunea: bi gela ditu, bat arratoiak eta bestea saguak sartzeko.
  • Esperimentatzeko gunea: bi laborategi ditu 10 kabinarekin (Psikobiologiako Laborategia eta Animalien Irakaskuntzako Laborategia).
  • Zerbitzugunean, berriz, honela banatzen da: animaliak hartzeko eta manipulatzeko gunea, biltegia, garbitzeko eta desinfektatzeko gunea, administrazioa eta kudeaketa, aldagelak, komunak eta dutxak.
Irudia

2. Tresnak eta zerbitzuak

  • Haize egokituko sistema.
  • Arratoi-kaiolentzako 7 apalategi ongi hornituak. Bakoitzean 20 bat unitate sartzen dira.
  • Arratoi-kaiolentzako 2 apalategi. Bakoitzean 18 unitate sartzen dira baina bat bakarrik dago guztiz hornitu.
  • Sagu-kaiolentzako 5 apalategi. Erabat hornituta dauden eta bakoitzean 60 unitate sartzen dira.
  • Sagu-kaiolentzako 2 apalategi. Erabat hornituta daude eta bakoitzean 48 unitate sartzen dira.
  • Material txikia: CO2, bidezko kamera bat eutanasiarako, hozkailu-izozkailu bat, biberoien garbigailu bat, garraiatzeko 3 orga.
  • Sagu-kaiolentzako 2 apalategi. Erabat hornituta daude eta bakoitzean 42 unitate sartzen dira.
Irudia

3. Animalien erregistroa

223/88 Errege Dekretua (1998-3-18ko BOE) betez, Animaliategian zentro baimenduetatik ekarritako animaliak baino ez dira onartuko.

Animaliategiko langileek animaliak jaso, aztertu eta berrogeialdiko gunera eramango dituzte. Ondoren, dagokien lekura eramango dira. Animaliak zerbitzuko ordutegitik kanpo iristen badira, harreraguneko arduradunak berrogeialdiko gunera eramango ditu.

Animaliategiko langileek animalien sarrera-erregistroa egingo du eta haien jatorriari buruzko informazioa jasoko, dagokion emate-agiria artxibatuz .

Irudia