Info_Biomedicina_Genomica-ADN_protocolo-acceso

DNA BANKUA

Sartzeko baldintzak

DNA Banku bati buruz ari garenez eta horren eginkizuna laginak gordetzea eta zaintzea denez, laginen biltegiratze-gunera Unitateko Teknikariak baino ez dira sartuko.

Bestalde, Bankuaren gainerako instalazioei dagokienez, erabiltzaile baimenduek sartzeko aukera izango dute, saiakuntza bereziak egiteko. Era berean, Unibertsitateetako, Unibertsitate Institutuetako, Osasun Zentroetako, enpresetako eta beste hainbat lekutako ikertzaileek instalazioak erabili ahal izango dituzte. Saiakuntza arruntak, bereziak edo emaitzen analisiak ere egin ahal izango dira. Zerbitzuko Langileek saiakuntzei eta horiek egiteko baldintza egokiei buruzko aholkularitza emango dute. Bestalde, lan-eskaerak Zerbitzuko Langileei bidaliko zaizkie, dagokion fitxa betez.

Informazio gehiagorako jar zaitezte harremanetan gurekin gcpmagom@lg.ehu.es helbidera idatziz.

Protokolo orokorra

DNA Bankuan sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.