Info_Biomedicina_Genomica-Exp-Genica_aplicaciones

EHUko GENOMIKA ZERBITZU OROKORRA GENE ADIERAZPEN UNITATEA

Aplikazioak

DNAko mikroarrays-en teknologia eta gene-adierazpenaren azterketa oso garrantzitsuak dira ikerkuntzarako eta hainbat arlotako produktuak garatzeko, esate baterako, Biomedikuntza, Biozientzia, Mikrobiologia, Albaitaritza, Nekazaritza, Farmakologia, Bioteknologia edo Toxikologia.

Jarraian, Genomika Funtzionalak dituen zenbait erabilera nabarmenduko ditugu, hain zuzen ere, mikroarrays teknologia (eta bere aplikazio guztietan, esaterako, Gene Adierazpena, aCGH edo ChIP-chip) eta PCR bidezko gene-adierazpenaren azterketa denbora errealean:

Oinarrizko ikerkuntza

  • Geneen erregulazio-prozesuen azterketa
  • Gene-funtzioaren azterketa
  • Genona sekuentziatuei buruzko esperimentazio-oharra
  • Patologia, fisiologia eta garapen-prozesuetan parte hartzen duten geneen identifikazioa
  • Gaixotasun konplexuen azterketa
  • Hainbat ibilbide biologikoren disekzioa (metabolikoak, seinaleztatzea, ...)

Gizakiaren osasuna

  • Diagnosi klinikoa
    • Tumoreen ezaugarriak zehaztea gene-adierazpenen profilak aintzat hartuz.
    • Medikuntza onkologikoan pronostiko- eta diagnosi-balioa duten biomarkagailuak zehaztea: gaixotasunaren garapenarekin zerikusia duten geneak identifikatzea
    • Egoera patologikoekin zerikusia duten adierazpen-ereduen bitartez eginiko diagnosia.
    • Prebentzio-medikuntza: gizabanako bakoitzak gaixotasunaren bat izateko duen joera ezagutzea, baita sintomak agertu aurretik ere.
  • Mikrobiologia
    • Mikroorganismoen azterketa epidemiologiko molekularra: mikroorganismo-andui jakinetan patogenotasun handia edo txikia eragiten duten geneak identifikatzea.
    • Mikroorganismo patogenoak identifikatzea. Mikroarrays-ek hainbat patogeno aldi berean identifikatzeko aukera ematen dute, birusak, bakterioak, parasitoak eta honddoak barne.
    • Eragile antimokrobianoei eusteko eta ekiteko mekanismoen azterketa.
  • Farmakologia
    • Xede terapeutikoak identifikatzea eta balioestea: ehun osasuntsuen eta gaixoen arteko gene-adierazpen mailak alderatuta, gaixotasunetan inplikatutako geneak hautemateko aukera dugu eta patologia-prozesuak parte hartzen duten proteinekin duten loturaren berri izan dezakegu
    • Botiken aurkikuntza eta garapena: mikroarraysak erabilita botika eman bitartean gene-adierazpena nola aldatzen den aztertu daiteke. Halaber, xede-terapeutiko berriak aurkitu ditzaketu eta baita horiei lotutako toxikologia-eraginak. Mikroarraysak lantzen ari den boikaren toxikotasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna probatzeko erabili daitezke, azterketa klinikoen osatuen zati gisa.
    • Farmakogenetika eta Farmakogenomika: farmakogenetikak botiken aurrean norbanakoak emandako erantzunaren oinarri genetikoak aztertzen ditu. Farmakogenomika, ordea, termino zabalagoa da eta botika eta terapien garapenean aplikatutako teknologia genomikoen berri ematen digu.
    • Gaixoaren profil genomikoaren arabera estrategia terapeutiko eraginkorragoak garatzen dira; horren bidez, gaixoarentzat egokiak diren botikak eta dosiak ezagutu daitezke. Era berean, gaixoentzat toxikoak diren botikak eta dosiak hauteman ditzakegu. Xedea norbanakoari egokitutako terapia eskaintzea da
    • Tratamenduaren egokitasuna iragartzeko biomarkagailuak identifikatu nahi dira, minbizi hematologikoak (linfomak, leuzemia akutuak) eta bularreko minbizien sendabiderako eralbili ohi direnen parekoak.

Toxikogenomika

  • Ingurumeneko gai kutsakorrek eta drogek zeluletan dituzten eragin toxikoak hautematea.
  • Konposatu kimikoek zelula-egitura eta -prozesuetan eragiteko dituzten mekanismoak zehaztea.
  • Kutsadura neurtezko programetan ingurumenaren kalitatea ebaluatzeko azterketak egitea.
  • Animalietako eta landareetako zenbait patologiren eta toxikopatiren kausak zehaztea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Sektorea

  • Akuikultura

           -Arrain Espezieen Genomika (izokina, amuarraina, lupina eta bisigua, urraburua, erreboiloa, mihi-arraina, atun hegalaburra, amgira eta beste batzuk): gene-adierazpenaren azterketa eta geneen erregulazioa. Helburu nagusiak: gene-markagailuak identifikatzea, txerto eraginkorragoak diseinatzea eta arrain transgenikoak garatzea.

  • Animalien eta landareen osasuna

           -Diagnosi molekularra eremuan biotxip eramangarrien bitartez

  • Animalien eta landareen genometan berez dagoen aldakortasuna ustiatzea