Info_ServiciosCom-Calculo-Cientifico_equipamiento

KALKULU ZIENTIFIKOA

Konputazio Baliabideak

Arina Klusterra

Arinak 3.728 kore ditu guztira, 16 eta 512 GB bitarteko RAM memoria duelarik nodo bakoitzeko. Xeon zerbitzarietako lauk 2 Nvidia Tesla txartel dituzte bana, 2 Nvidia Kepler 20 dituen nodo bat eta 2 Nvidia Kepler 20 dituen beste bat. Kalkulu nodo guztiak banda zabalera handiko eta latentzia baxuko Infiniband sare baten bidez konektatuta daude.

Pendulo GRIDa

Pendulo kalkulu zientifikoa egiteko IZO-SGI-ak diseinatu duen GRID bat da. UPV/EHU-n barreiatuta dauden informatikako geletako ordenagailuak, gelen hauen lan ordutegitik kanpo, kalkulatzeko erabiltzen ditu.

Une honetan bi gela daude martxan, baina Penduloaren diseinuagatik erraz zabaldu liteke gela kopuru handiago batetara, GRID hau, Bizkaiko CIDIR-aren baliabideak erabiliz osatu da, ikertzaileei Arinaz gain, beste kalkulu tresna baliagarri bat eskeintzeko asmoarekin. Leioako Liburutegiko Campus gelarekin jarri zen Pendulo martxan 60 PC-ekin. Jaraian eraikin berdineko kurtsotako gela geitu zen beste 20 PC-ekin, 140 Core edukitzera iritxi delarik.