Info_ServiciosCom-Calculo-Cientifico_protocolo-acceso

KALKULU ZIENTIFIKOA

Sarbidea

Klusterrak EHUko ikertzaile guztien eskura daude; konektatzeko kontua eskatu behar dute (ikusi esteka). Dena den, kalkulu-nodoak erabiltzeko ere kalkulu-denbora eskatu behar da (ikusi esteka); denbora hori fakturatu egiten da. Baliabideak eskaerak ebaluatu ondoren esleituko dira.

UPV/EHUko ikertzaileek, enpresak eta erakunde publikoek zerbitzua erabili dezakete dagokien tarifekin. Péndulo klusterra doanekoa da UPV/EHUko ikerlarientzat.

Zerbitzarira konektatzeko ezinbestekoa da ssh bezeroa izatea. Unix/Linux sistema eragilea duten makinetan (Mac OSXen ere bai), terminal batetik erabili:

ssh -X erabiltzailea@arina.lgp.ehu.es

ssh -X erabiltzailea@guinness.lgp.ehu.es

ssh -X erabiltzailea@maiz.lgp.ehu.es

ssh -X erabiltzailea@arinaz.lgp.ehu.es

ssh -X erabiltzailea@pendulo.lgp.ehu.es

Flag-X delakoari esker aplikazio grafikoak exekutatu ahal izango ditugu.

Windows/Mac (OSX gabe) sistema eragilea duten makinetan (Secure Shell) programaren modukoak erabili. Aplikazio grafikoen leihoak esportatu ahal izateko tresna osagarri bat behar da, adibidez Xwin32 (IISIGen kontsultatu baimenen gaia edo intalatzeko, 15-4400 luzapena), Cygwin edo NX (gomendatuta etxetik konektatzeko).

Aplikazio grafikoak erabiltzerakoan, hau da, StarCD, StarCCM+, ADF, Maestro, ECCE, … bezalakoak, NX tresna bitartez egitea gomendatzen dugu, askoz ere azkarrago erabili ahal izango baitituzue. Instalazioa erraza da. Kontutan hartu behar duzuena Guinness, Maiz edo pendulo zerbitzaria erabiltzea besterik ez da.

Protokolo orokorra

Kalkulu Zientifikoa Unitatean sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.