FINALIDAD

Xedea eta printzipioak

Nazioarteko Ikasketen Katedraren xedea nazioarteko errealitatearen gaineko ezagutza kualifikatua lortzen laguntzea da. Ideia edo proiektuetan gauzatutako ezagutza hori, errealitate hori hobeto ulertzeko ez ezik, lagungarri izan daiteke ere euskal gizartearen jarduerak bideratzeko, mundu globalizatuan. Egiteko horretan, Katedraren jarduerak honako printzipio hauen arabera egingo dira:

  • Zorroztasun zientifikoa 
  • Diziplinartekotasuna eta jardueren internazionalizazioa
  • Lotura estua, bera finkatuta dagoen gizartearen kezka eta interesekin

Era berean, beharrezkoa da nabarmentzea Nazioarteko Ikasketen Katedrak konpromiso trinkoa duela zenbait balioekiko, hala nola: bakea, justizia, elkartasuna eta aniztasuna.