Eduki publikatzailea

Biltzar Zientifikoetan Parte-Hartzeko laguntzak 2020

Kongresu antolamendua

Aurkezteko epea zabalik

Erakunde deitzaileak

• Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

"Urruneko kongresuetan izena emateko kuotak ordaintzea" ikusi OHAR ARGIGARRIA

Deialdia

Deialdia aurrekontu ekitaldi osoan egongo da irekita edo kreditu erabilgarria agortu arte. Horren berri emango da, denek jakin dezaten.

Dirulaguntza hauek era deszentralizatuan Campuseko Errektoreordetzetan kudeatzen dira. Informazio zabalagoa jasotzeko sakatu ”Kontaktua” atala

Modu birtualean egindako kongresu zientifikoetan izena emateko kuotari buruzko OHAR ARGIGARRIA:
Biltzar zientifikoetan parte hartzeko laguntzen deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen duenez, estalitako gastuen artean, izen-emate kuotak daude, baita bertaratzeak sortutako beste gastu batzuk ere (bidaia, ostatua eta mantenua).
Hala ere, gaur egungo egoeran, kongresuak antolatzen ari dira, eta, horietan, parte-hartzea urrunetik egin behar da; horregatik, ez da bertaratzearekin lotutako gasturik sortuko, baina bai dagokion inskripzio-kuota ordaindu.
Hori kontuan hartuta, finantzatu daitekeen gastutzat jotzen da, 2020ko kongresu zientifikoetan parte hartzeko laguntzen deialdiaren 5.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, urrutitik egiten diren kongresuetan inskripzio-kuota.

Kontaktua

Deialdi honetako modalitate hau era deszentralizatuan gestionatzen da; zalantzak argitzeko hona hemen helbideak:
• Arabako Campusa, Arabako Campuseko errektoreordeari zuzendua. Izardui komandantea kalea, 2. 01006 Gasteiz Harremanetarako telefonoa: 945014345 Email-a: convocatorias.vicer-ar@ehu.eus
• Bizkaiko Campusa, Bizkaiko Campuseko errektoreordeari zuzendua. Errektoretza. Sarriena auzoa, z/g 48930 Leioa Email-a: convocatorias.vicer-bi@ehu.eus
• Gipuzkoako Campusa, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeari zuzendua. Arriola Pasealekua, 2, (Villa Julianategi). 20018 Donostia Harremanetarako telefonoak: 943018529 Email-a: gi-erreorde.deialdiak@ehu.eus