Eduki publikatzailea

Joan den maiatzaren 6an 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetako gradu amaierako lanen diplomak banatu ziren

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/13

Joan den maiatzaren 6an 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetako gradu amaierako lanen diplomak banatu ziren Ignacio Barriola eraikineko areto nagusian.

Iñaki Santos Gipuzkoako EMN Zerbitzuko teknikariak eta ekitaldia babesten zuen Sabadell bankuko arduradun batek TFG onenaren saria eman zioten Xuban Gastearenari Ba2+eko sentsore fluoreszenteen sintesia izeneko lanagatik, partikulen fisikan aplikatuta.