Eduki publikatzailea

Amaitu da Masa espektrometria akoplatua duen gas kromatografiaren ikastaroa, hirugarren urtez jarraian leku guztiak beteta (2019/06/06)

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/06

Irudia

Maiatzaren azken astean, beste behin ere, SGIkerrek antolatutako prestakuntza ikastaroa egin da. Aurreko urteetako formatuari jarraikiz, ikertzaileek 30 orduko ikastaroan, analisi instrumentaleko teknika honi buruzko ezagutza teorikoetan sakondu dute, eta GC/MS kasuetan modu praktikoagoan aplikatzen ikasi dute.

Aurten ere, parte hartu duten ikertzaileak (9) askotariko zentrotakoak izan dira: Vigoko Unibertsitateko Ourenseko campuseko Zerbitzu Orokorretako ikertzaileak eta Vigoko campuseko Ikerketa Teknologikoki Laguntzeko Zentroko (CACTI) ikertzaileak, AZTI Tecnaliako bioteknologoak, UPV/EHUko doktoregoko ikasleak, Elorrieta-Erreka Mari Lanbide Heziketako Institutuko Laborategiko teknikarien goi mailako heziketa zikloko ikasleak, Eusko Jaurlaritzako Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko ikertzaileak eta Aranzadi Zientzia elkarteko ikertzaileak. Parte hartzaileen aplikazio arloen heterogeneotasunak (elikadura, auzitegiak, ingurumena edo industria) izugarri aberastu ditu Luis Bartolomé irakaslearen, SCABeko teknikariaren, azalpen teorikoak eta praktikoak.

Beti bezala, SGIkerreko kideak oso pozik gaude gure prestakuntza ikastaroek ikertzaile ehunean duten harrera onagatik, eta zuen konfiantza eta fideltasuna eskertu nahi ditugu. Deialdi honetan parte hartu ahal izan ez dutenei eta gainerako interesdunei, hurrengo ikastaroan izena ematera animatzen diegu. Datorren urteko hasieran izango da (2020ko urtarrilean-otsailean), eta gure webgunean eman daiteke izena: https://www.ehu.eus/eu/web/sgiker/prestakuntza/prestakuntza-eskaintza