ACTIVIDADES-2009

Aktibitateak eta Gertaerak: 2009

  • Jornadas de sensibilización y difusión
    Pdf deskargatu (pdf, 43 Kb)

  • "Familia-enpresaren biziraupenerako gakoak"
    09/05/27
    Bihar, maiatzak 27, asteazkena, Familia-enpresaren Zuzendaritza eta Kudeaketa" ikasgaiaren kurtso itxiera egingo da Sarrikoko Graduen Aretoan, arratsaldeko 17:00etan.
    Bertan Vicinay Taldeko Zuzendari orokorrak hitzaldi bat emango du, familia-enpresaren gakoei buruz, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta.
    Pdf deskargatu (pdf, 185 Kb)

  • Solasaldia: "Familia-enpresaren oinordetza"
    09/05/19
    Ostiral honetan, maiatzak 22, "Familia-enpresaren ondorengotza" izeneko solasaldia izango da Zubiria Etxeko Gradu Aretoan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko alboko eraikinean. Solasaldia goizeko 10:30etatik 13:00etara izango da eta bertan "El caso de la sucesión equivocada"-ri buruzko eztabaida egingo da. Dinamizatzaileak Juan Carlos Ayala eta José Ignacio Castresana izango dira, familia-enpresen aholkulariak.
    Denok gonbidatuta zaudete.
    Pdf deskargatu (pdf, 172 Kb)

  • "Transmisión de la cultura de la empresa familiar: la socialización de los miembros de la siguiente generación" izenburua duen hitzaldia
    09/03/31
    Ostegun honetan, apirilak 2, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko (Sarriko) Graduen Aretoan "Transmisión de la cultura de la empresa familiar: la socialización de los miembros de la siguiente generación" izenburua duen konferentzia izango da. Hizlaria Juan Carlos Ayala da, Errioxako Unibertsitateko Familia-Enpresaren Katedrako Koordinatzailea eta familia-enpresen aholkularia.
    Konferentzia hau Fakultatean irakasten den "Dirección y Gestión de la Empresa Familiar" ikasgaian barneratzen da, baina denetzat irekia dago.

  • Bizkaiko Familia-enpresaren egoerari buruzko lana aurkeztuta
    09/03/26
    Euskal Herriko Unibertsitateko Familia-Enpresaren Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailarekin lankidetzan egindako lana aurkeztu zen otsailaren 26an Ercilla Hotelean.
    Ikerlanean jasotako datu guztiak "Familia-enpresaren egoera Bizkaiko Lurralde Historikoan" izenburuko lanean ageri dira, eta euskaraz eta gaztelaniaz egin da.
    Bi erakundeek batera egin duten ikerketa nekezaren ondorioak jasotzen ditu argitalpenak, eta helburua Bizkaiko familia-enpresen egitura eta funtzionamendua aztertzea izan da, azken finean, egoeraren diagnostikoa egiteko eta aurkitutako ahuldadeak zuzentzen lagunduko duten ekimenak aztertzeko. Lanaren bidez, familia-enpresari lotutako arazo zehatzak, akademikoek eta aholkulariek nabarmentzen dituztenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko familia-enpresetan noraino islatzen diren jakin nahi izan da.
    Familia-enpresaren jarraipenari laguntzeko abian jarriko den jarduketa-planaren oinarriak izango dira ikerlanaren emaitzak.
    Pdf deskargatu (pdf, 1,2 Mb)