Xabier Erdocia

Xabier Erdocia

(Biofindegi Prozesuak)

Biografia

Xabier Erdociak Ingeniaritza Kimikoko ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Goi EskolaTeknikoan (UPV/EHU) 2010. urtean. Urte berean, Ingeniaritza kimiko eta ingurumenaren sailean ikertzaile bezala sartu zen Donostiako Eskola Politeknikoan (UPV/EHU). 2012. urtean, Material Berriztagarrien Ingeniaritza masterreko ikasketak amaitu zituen eskola berberean. Cum Laude nazioarteko Doktorego titulua lortu du Eusko Jaurlaritzak finantzatuta (AE modalitatea) "Biorefindegi prozesuak" (BioRP) taldean. Haren ikerketak, Jalel Labidi eta Mª Ángeles Corcuera doktoreen zuzendaritzapean, ligninatik abiatuta balio handiko konposatu kimikoak lortzean datza. Gaur egun, irakaslea da Bilboko Ingenieritza Eskolako Matematika Aplikatua sailean.

Ikerketa

BioRp-talde barnean, balio handiko konposatu kimikoak lortzeko ligninaren erauzketa, karaterizazio eta despolimerizazioan datza bere ikerketa. Hainbat erauzketa metodo erabiliz (organosolv, sosa,...) lignina ezberdinak lortu dira ondoren karterizatu eta despolimerizatu (alkali hidrolisiak, disolbatzaile superkritikoak,…) egin direlarik. Honen bidez konposatu fenoliko ezberdinak lortu dira. Halaber, prozesu kimikoen simulazioak aplikatu ditu ligninaren korronteari dagokien bioerrefindegi prozesuetan.

Nazioarteko zientzia-aldizkarietan 11 artikulu bai eta 2 liburu kapitulu argitaratu ditu. Bestalde, 15 nazioarteko kongresu eta konferentzia baina gehiagotan parte hartu du. Gainera, " Bioerrefindegi prozesuen" taldearen partaide izanik, deialdi lehiakorretan administrazio edo entitate publiko nahiz pribatuak finantzatutako inbestigazio proiektuen garapenean parte hartu du.