ACTIVIDADES_2011-2012

2011-2012 ikasturteko jarduerak

VIII. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan

Irudia

2011-2012 ikasturtean egingo den hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertuko dira. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi dira, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera. Ziklo osoan parte hartzen dutenek diploma bat eta aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Energia eta Garapenerako Lankidetzari buruzko VII. Mintegia

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.

EHUMUN - UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua: egin eta ikasi

Irudia

UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua (EHUMUN) hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat da, Nazio Batuetako Eredu tradizionaletan oinarritzen dena. Nazioarteko Erakundearen funtzionamendua irudikatzen duten simulazioak dira, non ikasleek diplomazialarien papera hartzen duten. Hala, ikasleak erakundearen estatu-kideen ordezkari bihurtzen dira, eta beren egiteko nagusia Nazioarteko Komunitatean sortutako arazoei irtenbidea ematea da, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez.

Energia, Klima Aldaketa eta Garapenari buruzko II. Ikastaroa

Irudia