ACTIVIDADES_2008-2009

2008/2009 ikasturteko jarduerak

EHUMUN

Irudia

UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua (EHUMUN) hezkuntza-berrikuntzako proiektu bat da, Nazio Batuetako Eredu tradizionaletan oinarritzen dena. Nazioarteko Erakundearen funtzionamendua irudikatzen duten simulazioak dira, non ikasleek diplomazialarien papera hartzen duten. Hala, ikasleak erakundearen estatu-kideen ordezkari bihurtzen dira, eta beren egiteko nagusia Nazioarteko Komunitatean sortutako arazoei irtenbidea ematea da, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. EHUMUNera sartzeko, sakatu hemen.

V. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan

Irudia

2008-2009 ikasturtean egindako 5. hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera. Ziklo osoan parte hartzen dutenek diploma bat eta aukera askeko kreditu bat jasoko dute.

Energia eta Garapenerako Lankidetzari buruzko IV. Mintegia

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau 2008/2009 ikasturtean, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.

India: hurbiltze historikoa, politikoa, ekonomikoa eta soziala

Irudia

Ikastaro honen bidez, Nazioarteko Ikasketen Katedrak Indiako errealitate ekonomikoa, politikoa eta soziala eman nahi du ezagutzera, munduko demokraziarik handiena baita. Asiako herrialde hau, munduko bigarrena biztanle kopuruari dagokionez, gero eta garrantzitsuagoa da nazioarteko politikaren testuinguruan. Mendebaldeko herrialdeek beharrezkoa dute Gangesen herrialdea ezagutzea; kulturen, erlijioen eta gizarte-sistemen arragoa, non teknologiarik berriena eta muturreko pobrezia elkarren ondoan bizi diren.

Komunitate indigenak eta Estatu Nazioa: Brasil, Bolivia eta Peruko muga eremua

Irudia

Oscar Paredes Pandok, Peruko San Antonio Abad de Cusco Unibertsitate Nazionalaren Gizarte Zientzietako katedradunak, hiru herrialde hauen muga eremuetan bizi diren komunitate indigenen egoera izango du hizpide.

Energia berriztagarrien egitekoa klima-aldaketaren arazoaren aurrean

Irudia

Espainiako Estatu Batuetako enbaxadaren a.i. negozio-arduradun (Jarduneko Enbaxadore) Arnold Chacón jaunak energia berriztagarriek klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko duten garrantziaz hitz egin zuen.