ACTIVIDADES_2005-2006

2005/2006 ikasturteko jarduerak

II. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo munduan

Irudia

2004-2005 ikasturtean egindako hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera.

MINTEGIA - Eusko Jaurlaritzaren Internazionalizazio Beken Programa (Azaroak 11)

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatearen Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Bilboko Ingeniaritzako GETak mintegi hau antolatu zuten, Industria, Merkataritza eta Turimo Sailaren Internazionalizazioko zuzendaritzaren laguntzaz. Helburua zen 1988. urtean martxan jarritako Eusko Jaurlaritzaren Internazionalizazio Beken Programa aurkeztea.

I. MINTEGIA - Energi a eta Garapenerako Lankidetza

Irudia

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzaz, Katedrak mintegi hau antolatu zuen, 2005eko abenduaren 12tik 16ra. Energia eta garapenerako lankidetzaren arloan prestakuntza-bide bat ireki nahi zen ekimen honen bidez.

MINTEGIA - Europar Batasunaren etorkizuna (Martxoaren 23a)

Irudia

Mintegia Bilbon egin zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Biltzar Aretoan. Frantziak eta Holandak konstituzioaren testuari ezetz esatearen ondorioz sortutako egoera aztertu zen.

MINTEGIA - Egoera Politikoa eta Hauteskundeak Erdialdeko Ekialdean - 2006ko apirilaren 6a

Irudia

Apirilaren 6an, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egin zen mintegi hau, Euskal Herriko Unibertsitatearen Soziologia II Sailaren laguntzari esker. Israel eta Palestinan hauteskundeak egin ondoren, Erdialdeko Ekialdean sortutako egoera aztertu zuen Jerusalemgo Unibertsitatearen Mario Sznajder irakasleak. 30 pertsona joan ziren.

Nazio Batuen erreformari buruzko jardunaldiak (2006ko maiatzaren 3-4 )

Irudia

Maiatzaren 3an eta 4an, Bilboko Euskalduna Biltzar Jauregiaren A-4 Aretoan, Nazio Batuen erreformari buruzko jardunaldiak egin ziren, Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta UNESCO Etxeak batera antolatuta. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe jaunak eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Juan Ignacio Perez Iglesias jaunak inauguratu zituzten, eta nazioarteko ordenaren etorkizunerako gai nagusietako bat aztertu zen: Nazio Batuen erreformaren ildo nagusiak.