ACTIVIDADES_2004-2005

2004/2005 ikasturteko jarduerak

MINTEGIA - Demokrazia eta Segurtasuna mundu globalean (2004ko maiatza)

2004. urteko maiatzean, lehen funtsak jaso aurretik, Nazioarteko Ikasketen Katedrak Demokrazia eta Segurtasuna mundu globalean izeneko mintegia antolatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Soziologia II Sailaren laguntzaz. Tel Aviveko Unibertsitatearen Alberto Spektorowski irakaslea izan zen txostengilea.

Mintegiak gaur egungo gizartean nazioarteko terrorismoaren hedapenak sortzen duen arazoa aztertu zuen, segurtasunerako mehatxu garrantzitsuena izatera iritsi baita. Katedraren lehen ekimen horretan azaldutako ideiek oihartzun handia izan zuten, 2003ko martxoaren 11ko atentatuen lehen urteurrenaren ekitaldiak garai berean egin zirelako.

Europako konstituzioari buruzko ikastaroa (Urriak 25 / azaroak 4)

Irudia

Urriaren 29an, Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek Erromako Ituna sinatu zuten, Europako Konstituzioa ezartzeko. Nazioarteko Ikasketen Katedrak ikastaro hau antolatu zuen, testu horren eduki nagusiak aztertzeko. Ikastaroa Bilboko Enpresa Ikasketen Eskolan egin zen urriaren 25etik azaroaren 4ra, eta 25 pertsona bertaratu ziren.

I. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan

Irudia

2004-2005 ikasturtean egindako hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera.

MINTEGIA - Europar Batasuna eta Zabalkundea: bere ondorio ekonomikoak (Abenduaren 14a)

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako mintegi honek Europar Batasuna zabaltzearen ondorio ekonomikoak aztertu nahi zituen, bi ikuspegietatik. Alde batetik, zabalkundeak Europako politiken oinarrizko alderdietan dituen eraginak aztertu ziren. Bestetik, "Ekialderako mugimenduak" Euskadiko ekonomian izango dituen ondorioetan jarri zen arreta.

IKASTAROA - Mundu Arabiarra eta Islamikoa (Martxoak 7/10)

Irudia

Lau egunez, 2005eko martxoaren 7tik 10era, Katedrak mundu arabiarra eta islamikoari buruzko ikastaro bat antolatu zuen, Bilbon. El Mundo Árabe e Islámico: experiencia histórica, realidad política y evolución económica y social izenburuko ikastaroak interes handia eragin zuen, eta jende ugari bildu zen Bizkaiko Foru Aldundiko Biltzar Aretoan.