INVESTIGACION_UNESCO_ETXEA

UNESCO-ETXEArekin lankidetzan egindako ikerketak

Globalizazioa, Nortasuna eta Kultura

Irudia

EGILEA: Artetxe, Aintzane
ZUZENDARIA: Sodupe Corcuera, Kepa
ORRI KOP: 110
URTEA: 2006ko abendua

GLOBALIZAZIOA, NORTASUNA ETA KULTURARI BURUZKO IKERKETAREN LABURPENA.

Ikerketa hau, UNIESCO-Etxeak sustatutakoa, 2006ko abenduan amaitu zen. Ikerketaren bidez, berriki gertatutako prozesu globalek munduko kultura-sistemetan izandako ondorioak aztertu nahi ziren. Globalizazioari eta horren homogeneotasunari buruzko tesi tradizionaletan ez bezala, ikerketa honek globalizazioa aniztasuna sortzen duen gertaeratzat hartzen du. Aniztasun hori globalizazioaren berezko dialektikaren emaitza da; bere bi joeren arteko elkarreraginaren ondorioa, alegia: unibertsala eta partikularra. Gaur egungo aldi historikoan, ikerkuntzak modernotasun berri gisa kalifikatzen duen horretan, nortasun-portaerak ugaritzen ari dira. Nolanahi ere, portaera horiek gero eta lotura gutxiago dute Estatu-nazioaren nortasun klasikoarekin. Amaitzeko, ikerketak UNESCOren eginkizunean jarri zuen arreta, araudi-esparru bat garatzeko ahalegina egin baitu, irismen globalekoa eta baliagarria munduko kultur aniztasuna kudeatzeko.