Albisteak

Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloari gonbidapena

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/06

Eguna, ordua eta lekua: 2016ko apirilaren 13a, 18.30tik 20.30ra San Telmo Museoan, Donostia.

Ekintza hau bakea eraikitzeko, giza eskubideen defentsarako eta demokrazian sakontzeko aktibismo feministaren paperaz eztabaidatzera zuzentzen da. Horren bidez emakumeen nazioarteko borroka gogoratu, balioetsi eta bultzatu nahi dugu. Solasaldien Zikloa Hegoa Institutoak antolatu du eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen da. Hiru solasaldi izango dira Donostian honako egunetan, apirilaren 13a, maiatzaren 26a eta ekainaren 15a, eta horietan gai ezberdinak jorratuko dira.

Lehen Solasaldia. Nazioarteko feminismoa: gure borrokak sozializatzen

Solasaldi honen bidez, nazioarteko feminismoak emakumeen giza eskubideak defendatzeko eta aurrera egiteko estrategia gisa duen eginkizunari buruz hitz egin eta aztertu nahi dugu, euskal esperientziatik abiatuta.

Parte-hartzaileak:

  • Idoia Eizmendi eta Rosa Baltar. Emakume Sahararrei Laguntza emateko Euskal Sarea
  • Begoña Zabala. Emakume Internazionalistak
  • Miren Aranguren Etxarte. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa