Eduki publikatzailea

Kongresua: Bizitzeko ihes egin

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/13

Abenduaren 1, 2 eta 3an

CEAR-Euskadik eta Euskal Herriko Unibertsitateak BIZITZEKO IHES EGIN. KRIMEN ANTOLATUAREN AURREAN BABESTEN DUTEN ALIANTZAK EHUNTZEN KONGRESUra gonbidatzen zaituztegu. Abenduaren 1, 2 eta 3an ospatuko dugu formatu BIRTUALean.

Kongresu honetan, ikuspegi integral eta nazioarteko babeseko ikuspegi batetik aztertuko ditugu El Salvadorren eta Hondurasen krimen antolatuaren hainbat agentek eragindako indarkerien ondorioz biztanleen lekualdatze behartuak, bai eta Mexikon zehar egiten diren joan-etorriak ere, indarkeria horiek zeharkatuta. Erdialdeko Amerikako hainbat kolektiboren eskutik, borrokarako, erresistentziarako eta bizitzarako eta giza eskubideen defentsarako espazio seguruak eraikitzeko estrategiak jorratuko ditugu.