Eduki publikatzailea

Mutua Madrileña Fundazioak unibertsitateko boluntarioak saritzen ditu: Parte hartu!

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/25

Mutua Madrileña Fundazioak UNIBERTSITATE BOLUNTARIOTZARI BURUZKO VI. SARIAK abiarazi ditu, boluntariotza proiektuetan GGKEen bidez laguntzen duten unibertsitate ikasleen lana aitortu eta sustatzeko.

Iraunkortasuneko Zuzendaritzatik animatzen zaituztegu unibertsitate ikasleen konpromisoa eta elkartasuna gizartearekin partekatzera. Hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago 2018ko ekainaren 1etik urriaren 31ra.

Sarietan parte hartzeko, proiektuek oinarrietan jasotako baldintza guztiak bete behar dituzte. Formatua eta aurkeztu beharreko materialak (fitxa teknikoa, besteak beste), aurkezteko online modua eta proiektuak balioesteko irizpideak oinarri arautzaileetan zehazten dira.