Eduki publikatzailea

Babes-eskubideari buruzko jardunaldiak

Portugaleteko Udalarekin lankidetzan antolatu da jardunaldia, eta irailaren 30ean izango da, 09:15etik 14:00etara, Santa Klara Kulturtegian (Casilda Iturrizar kalea 10, 48920 Portugalete, Bizkaia).

Irudia
Online, Zoom bidez

Genero-arrazoiengatik errefuxiatutako pertsonen asilo-eskubidea eta egoera dira jardunaldiaren gai nagusiak. Asilo-eskubidean adituak, errefuxiatuak eta mugimendu feministako eta LGBTTI erakundeetako ordezkariak izango dira ekitaldian, baita errefuxiatuen eskubideen alde lan egiten duten beste elkarte batzuk ere.

Programan hitzaldiak, mahai-ingurua eta entzuleekiko elkarrizketak izango dira. Jarduera guztiak generoaren, aniztasun sexualaren, ingurumenaren jasangarritasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik planteatu dira.

Jarduera hau “Emakumeak mugen artean: genero-arrazoiengatiko eta LGBTTI izateagatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan” izeneko proiektuaren testuinguruan antolatu da, zeina Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitzuen 2019an.

Interesa duen oro joan daiteke hitzaldira, proiektuaren esparruan aurretik egindako jardueretan parte hartua izan nahiz ez.

Informazioa: Egitaraua eta izena ematea