Eduki publikatzailea

Gazte kooperanteentzat diru-laguntzak emateko deialdia (2018). Zarauzko Udala

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/13

Eranskin honen helburua da gazte kooperanteei norgehiagoka prozeduraren bidez emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Zarauzko herritarrak herrialde behartsuen garapenean laguntzeko lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzeko eta herrian elkartasun kultura sustatzeko tresna bat da hau. Beraz, hautatutako pertsonek zuzenean parte hartuko dute herrialde horietako garapenerako kooperazio-ekintzetan, GGKE baten bidez.

Gastu hauek ordaindu ahalko dira: helburu herrialdean Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkartu arteko punturaino joan eta etorriko bidaia; hala badagokio, helburu herrialdean sartu eta/edo irteteko bisak eta tasak; istripu eta gaixotasun polizak; eta helburu herrialdera joateko behar diren txertoak eta botikak.