Info_Organizacion_estructura

Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren egitura

Egitura Orokorra

Ikerketaren arloko Errektoreordetzan sei Zuzendaritza daude. Bertan koordinatzen dira EHUko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordearen jarduerak eta bertan gainbegiratzen da Unibertsitateko Bibliotekaren kudeaketa-lana.

Ikerketaren arloko Errektoreordea

Inmaculada Arostegui Madariaga

Idazkaria: Idoia Muñoz

Harremanetarako:

Tfnoa: 946012181

Email: vrinvestigacion@ehu.eus

Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza

Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza EHUren ikerketa-jarduera koordinatzeaz arduratzen den unitatea da. Zuzendaritzak honako zeregin hauek dauzka bere ardurapean: egitasmoak eta berariazko ikerketa-taldeak, autonomikoak, estatukoak eta Europakoak kudeatzea; trebatzen ari diren ikerketa-langileak eta kontratatutako ikertzaileak txertatzea; eta ikerketarako azpiegituretarako deialdiak egitea. Gainera, Ikerketaren Gestioko Zuzendaritzan, unibertsitateko ikerketa-sailetan eta -institutuetan egiten den ekoizpen zientifikoa ebaluatzen da.

Jarduera osagarri moduan, zuzendaritza honek euskarria ematen die Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari eta EHUko Etika Batzordeari.

Zuzendaria: Endika Ceballos

Harremanetarako bideak:

Tel.: 94 601 8008
E-mail: gestioninvestigacion.dgi@ehu.eus

Ikerketako Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza (SGIker)

Euskal Herriko Unibertsitateak sortutako Ikerketako Zerbitzu Orokorrek (SGIker) Ikerketa bultzatzeko helburua dute. Hala, Erakundearen beraren mesedetara, bestelako Erakunde Publiko batzuen mesedetara eta Enpresen mesedetara dihardu.

SGIkerrek lehen-mailako baliabide teknikoak eta giza baliabideak dituzte. Ikerketari goi-mailako laguntza eskaintzea dute helburu nagusi, eta horretarako, tresneriarik berriena eta goi-teknologiako hornikuntza daukate. Azpiegitura horri esker, SGIkerrek behar adina irtenbide izaten dituzte ikerketaren eta garapen teknologikoaren alorreko arazoetarako.

SGIkerrak Unitate edo Laborategitan egituraturik daude, eta tresneria-teknikak, dokumentazio-zerbitzuak, etab. dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru Campusetako Ikastetxeetako hainbat lokaletan.

Zuzendaria: Miren Itziar Alkorta Calvo

Harremanetarako bideak:

Tel.: 94 601 5050
E-mail: itzi.alkorta@ehu.eus

Ikerketa Laguntzarako Zuzendaritza (Arabako Campusa)

Ikerketa Laguntzarako Zuzendaritza arduratzen da ikertaldeen ikerketa jarduerei jarraipena egiteaz. Gainera, sostengua ematen dio Ikerketaren arloko Errektoreordetzari Arabako Campusean. Era berean, Arteen eta Giza Zientzien arloko ikerketa ere sustatzen du.

Zuzendaria: Alvaro Arrizabalaga

Harremanetarako bideak:

Tel.: 945 01 4323, 945 01 3493
Email: alvaro.arrizabalaga@ehu.eus

Nazioarteko Proiektuen Zuzendaritza (Gipuzkoako Campusa)

Nazioarteko Proiektuen Zuzendaritza arduratzen da sustatzeaz UPV/EHUko ikertaldeen parte hartzea nazioarteko programetan. Era berean, sostengua ematen dio Ikerketaren arloko Errektoreordetzari Gipuzkoako Campusean. Bestalde, Gizarte eta Lege Zientzien arloko ikerketa ere sustatzen du.

Zuzendaria: Sofia Arana

Harremanetarako bideak:

Tel.: 943 01 8958
E-mail: sofia.arana@ehu.eus

Nazioarteko I+G Bulegoa (EHUrOPE)

EHUrOPE, EHUko Nazioarteko I+G Bulegoa 2007an sortu zen, Ikerkuntzako Errektoreordetzaren ekimen gisa, ikertzaileen komunitateak nazioarteko programetan parte hartzea sustatzeko.

Europatik itzuliko den diruaren portzentajea areagotzen lagunduko den egitura antolatzaile gisa, modu eraginkorrean eta efizientean erraztu nahi da EHUren partaidetza, ondorengo ekimenen bitartez:

  • Partaidetzaren jakinarazpena, sustapena eta dinamizazioa
  • Proposamenak prestatzen laguntzea
  • Partzuergoak sortzeko diru-laguntzak
  • Proiektuen kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa

Harremanetarako bideak:

Tel.: 94 601 7703
E-mail: europarproiektuak@ehu.eus

Ikerketa eta Irakaskuntzako Etikaren Zuzendaritza

Ikerketa eta Irakaskuntzako Etikaren Zuzendaritza Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren atala da, etika ikerketa biomedikoan, biologikoan, giza zientzietan, gizarte zientzietan eta jarrera zientzietan sustatzeaz arduratzen dena.

Atal horretan biltzen dira UPV/EHUn egiten den ikerketaren etika ebaluatu eta berorren jarraipena egiten duten hiru batzordeak, Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordea (GIEB), Animaliekin egindako Ikerketarako Etika Batzordea (AIEB) eta Agente Biologikoekin eta Genetikoki Eraldatutako Organismoekin egindako Ikerketarako Etika Batzordea (ABIEB).

Batzorde horiek ikerlanen eta irakaskuntzako praktikaren alderdi metodologikoak, etikoak eta juridikoak ebaluatzen dituzte aipatutako jakintza arloetako zientzi praktika onen eta indarreko legeen jarraibideak betez.

Zuzendaria: Mabel Marijuan

Harremanetarako bideak:

Tel.: 94 601 2037; 94 601 2430
E-mail: ceid@ehu.eus

Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordea

Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordea Unibertsitate Komunitatearen ikerketa-ahalegina sustatzeko eta koordinatzeko sortu zen, Unibertsitate Komunitatearen plangintza, azterketa eta ebaluazioaren bitartez, unibertsitateko zientzia- eta teknologia-sistema eraginkorra egituratzeko, hobetzeko, sustatzeko eta beroni jarraipena egiteko asmoz.

Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeak Gobernu Kontseiluan parte hartzen du, ikerketa-garapenaren plangintza, koordinazioa, sustapena, kontrola eta ebaluazioa egiteko; era berean, ikerketaren politika orokorrari eta jarduteko lehentasunari buruzko proposamenak egiten ditu.