Ayudas-Proyectos-Cooperacion-Universitaria

Garapen iraunkorrerako unibertsitate lankidetzako proiektuetarako laguntzak

Esaten da unibertsitateak aldaketaren eta eraldaketa sozialaren eragileak direla. Bada, eragile diren heinean, ezinbesteko zeregina dute Agenda 2030 ezartzen, bereziki unibertsitatean. Zehazki, unibertsitateko politiketan garapen iraunkorrerako helburuak (GIH) lantzen dituzte zeharka, eta ekintza esparru desberdinetan txertatu. Ezagutza funtsezkoa da gizarteak garatzeko, bai, baina pertsonok aldarazten dugu mundua. Horregatik, UPV/EHUko komunitatearentzat antolaturiko deialdi honen bidez aldaketa ekarriko duten garapen iraunkorrerako lankidetzako proiektuetan parte hartzera bultzatu nahi dira unibertsitateko kideak, gizarte bidezko eta iraunkorragoak sortzeari begira.