proyeccion-universitaria

Unibertsitate Hedakuntza

Irudia

Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak Euskal Herriko Unibertsitatearen integrazioa sustatzen du garatzen den inguru ekonomiko eta sozialean. Bere zereginen artean dago gizarteak Unibertsitatea egokitasunez ikusteko jarduerak bultzatzea eta erakundearen irudi korporatiboa sendotzea.

Hauek dira Euskal Herriko Unibertsitatearen lan eremu nagusiak gizarte hedakuntzari dagokionez:

Unibertsitate hedakuntza:

  • Unibertsitatearen irudi korporatiboaren kanporako proiekzioa.
  • Eztabaida-foroak eta gizartearekin elkarretaratzeko guneak.
  • Babesletza eta mezenasgoa.
  • Unibertsitatearen ordezkaritza eta erakunde publiko eta pribatuekin dituen ohiko harremanen ardura, beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.
  • Bere eskumeneko gaiei dagozkien erabaki eta komenioak sinatzea.

Transferentzia:

  • Nazioarteko Bikaintasun-campusaren proiektua.
  • ehuTALDEA artikulatzeko politika.
  • Publiko eta pribatuaren arteko lankidetza, erakunde-katedrak, unitate mistoak eta unibertsitate eta gizarte-ikasgelak sortzea eta, hala behar denean, unibertsitatearen enpresa-ekimenak sortzea.
  • Unibertsitatearen ordezkaritza izatea erakundeetan non UPV/EHUk parte hartzen baitu bertako gobernu-organoetan, beste errektoreordetzei dagokien ordezkaritza kaltetu gabe.
  • UPV/EHUko Zientzia-parkea garatzeko helburuaz egin beharreko ekintzen koordinazioa.
  • Erakunde publiko eta pribatuekiko komenio eta akordioak sinatzea, ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, ikerkuntzaren arlorako eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.