Erakunde irudia

identidad-corporativa

UPV/EHUko erakunde irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea unibertsitateko kide guztien ondare immateriala da, erakundearen ospearekin lotura banaezina daukana. Erakunde Irudiaren Eskuliburuan jasotakoa eta UPV/EHU izena eta erakunde irudia erabiltzeko arauak betetzea da berme bakarra, batetik, erakunde nortasunaren erakusgarri izango den marka iraunkor, iraungarri, bereizi eta kopia ezina izateko, eta, bestetik, gizartean marka hori erakundearen izen onaren erakusle izateko.

Zientziaren arloko produkzioan erakundearen filiazioa zuzen erabilita errazagoa izango da bibliografiako datu baseetan edo bestelako informazio sistemetan UPV/EHUk daukan presentzia ikustea eta horri buruzko informazioa lortzea, baina, horrez gain, erabilera zuzen horrek areagotu egiten du UPV/EHUren ikusgarritasuna nazioarteko komunitate zientifikoan, eta haren produktibitate, eragin edo raking-ari buruzko adierazle biometrikoak fidagarriagoak izango dira.