orientaTU - Sarrera

orientaTU: Orientazio-topaketak

orientaTU ekimena, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzenduta dago. Helburua da UPV/EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.

Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitateko irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzako etaparen arteko hurbilketa bultzatu nahi da, eta lankidetza-sareak eraiki, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleak eta eta orientazio arduradunak erlazionatzeko espazio bat eskainiz.​​​​

orientaTU 2023

orientaTU 2023

Irudia

orientaTUren 6. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, gradu-talde zehatzak landu ditugu, urtez urte UPV/EHUk eskaintzen dituen graduei buruzko informazio espezifikoa zabaltzeko.

Aurtengo edizioa joan den ostegunean, urriaren 26an ospatu da, Gipuzkoako Campusean, Ignacio Mª Barriola zentroan, hain zuzen ere. Goizeko eta arratsaldeko ordutegian egin zen jardunaldia, eta gradu-talde hauek aurkeztu ziren: arkitektura eta eraikuntza, osasuna eta kirola, juridiko-laborala eta komunikazioa. Gainera, hezkuntza premia bereziei eta orientazioari buruzko hitzaldi bat egin zen, eta 2023-2024 ikasturterako aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiei buruzko beste bat.

Hitzaldiak, irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin zituzten, baita ikasle egresatuek ere.

Urteko jarduera horrek harrera ona izan du; izan ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 107 ikastetxetako 127 orientazio-arduradunek parte hartu dute.

Mila esker guztioi!

2023ko edizioan sortutako orientazio-materiala

orientaTU - Info Historikoa

Albisteak orientaTU

Albisteak