Redes-GPBP

      

PRACTICAS-ENTIDADES-GPBP

Praktikak erakundeetan

Finantza-Merkatuak eta Banka Pribatua Berezko Masterrak praktikak gauzatzeko lankidetza-hitzarmenak sinatuta ditu hainbat erakunderekin, besteak beste:

  • Rural Kutxa
  • Bankinter
  • Norwealth Capital
  • Renta 4
  • Laboral Kutxa
  • BBVA
  • Banco Santander
  • Mapfre

Ikastaroaren hasieran, hala nahi duten ikasleek praktiketako programan sartu ahal izango dute, eta masterraren zuzendaritzak hitzematen du ikasturte osoan zehar praktikak modu aktiboan bilatuko dituela. Alabaina, ez du inolaz ere hitzematen ikasle guztiei praktika horiek bermatuta dituztela. Masterrak harremanetan jartzen ditu bi alderdiak, eta praktiketako kontratuari estaldura ematen dio. Kasu orotan, praktikak egiteko erakundeei dagokie praktikak burutzeko hautagai egokiak hautatzea.

Behin praktika esleituta, ikaslea bankuko sukurtsalaren edo sailaren kideek eratutako lantaldean sartuko da. Ikasleak bi tutore edukiko ditu, bat erakundean bertan, eta bestea unibertsitatean, praktikari jarraipen egokia egiteko.

Irudia

ENTIDADES-GPBP

Rural Kutxa      Laboral Kutxa      BBVA      Renta 4 Banco      Banco Santander      Bankinter       Bankinter       Bankinter