Doctoriales 2019

UPPA-UPV/EHU Mugaz Gaindiko Dok Barnetegiak (2019)

Dok-barnetegiak 2015 Biella

UPV/EHUko Doktorego Eskolak UPPA-UPV/EHU Mugaz Gaindiko Dok Barnetegiak antolatu ditu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako unibertsitatearen lankidetzaz, urriaren 21etik 24ra bitartean Biellan (Frantzia).

Bederatzigarren urtez jarraian, dok barnetegien bidez gure doktoregaien gaitasunak garatu nahi dira geroko laneratzeari begira. Inguru eleanitzean (jarduerak ingelesez egingo dira) eta esperientziako talde pedagogiko batek lagunduta, bertaratuko direnek aukera izango dute nork bere proiektua komunean jartzeko, heziketan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatuz eta diziplina eta kultur anitzeko taldeetan lan egiteari loturiko gaitasun berriak eskuratuz.

UPV/EHUko doktoregaiek eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatekoek elkarrekin bizi eta batera egingo dute lan lau egun horietan, parte hartzaileek inongo kosturik izan gabe.

Interesatuek emango dute izena webgune honetan. Horretaz gainera, agiri hauek erantsi beharko dituzte eskaneatuta:

  • Tesi proiektuaren laburpena ingelesez (gehienez, orrialde bat).
  • Gutun labur bat ingelesez, parte hartzeko duten interesa azalduz, eta tesi zuzendariaren oniritzia.
  • Ingeleseko B2 agiria (edo antzekoa).

Doktorego Eskolak onartutakoen zerrenda argitaratuko du eta hortik aurrera jarraitu beharreko aginduak emango zaizkie izen ematea osatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Doktorego Eskolarekin: mde@ehu.eus

Galeria fotográfica doctoriales transfronterizos 2015

Argazkiak