Breadcrumb

Simultaneidad de Estudios

Ikasketa desberdinak aldi berean

II. Kapitulua. Ikasketak aldi berean egitea

17. artikulua

  1. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira. UPV/EHUk berak ikasketa plangintzan edo programazioan horrela zehaztuz gero, posible izango da titulazioko lehenengo mailan hasita egitea ikasketa desberdinak aldi berean
  2. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2023ko irailaren 1etik 6ra bitartean (behin-behineko epea) aurkeztu behar dira, biak barne, campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan.
  3. Lehenengo mailatik gorako mailetarako, ikasketak aldi berean egiteko eskaria ikasketak berriro hartu nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da, 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean. Eskariok ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta.
  4. UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera ikasketa desberdinak aldi berean egiten ari diren ikasleak.

 

Eskariak, behar bezala beteta eta sinatuta, posta elektronikoz bidal daitezke (secretaria.ei-vi@ehu.eus) edo idazkaritzan aurkeztu, erregistratu eta UPV/EHUko Graduko Ikasketen Zerbitzua bidal dezaten.