Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

2020 Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/21

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da. Aurten ere UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedran gogoan izan nahi dugu egun hau, oso berezia baita munduan dauden hizkuntza indigena eta gutxituentzat. Iaz izan genuen Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea, baina urte bakarra ez da nahikoa arriskuan dauden hizkuntzen egoera aldatzeko. Horregatik, aldarrikatzen jarraitu nahi dugu hizkuntza indigena eta tokian-tokiko hizkuntza gutxituetan ikasteak duen garrantzia herrien garapenerako, beti ere, kalitatezko eskola eleaniztun bat oinarri hartuta, bertako hizkuntza gutxitua, hizkuntza ofizial nagusia eta atzerriko hizkuntza bat kontuan hartuko duena.

Hemen eskura dezakezue animazioaren aurtengo bertsioa.

Horretaz gain, Arratiako Bigarren Hezkuntzako Institutura hurbildu gara eta hango ikasleei proposatu diegun jardueraren berri eman nahi dugu. Hitz egiten dituzten hizkuntzak gorputza irudikatzen duen panpintxo batean margotzeko eskatu diegu.

Hauxe da emaitza.


EUSKARA BIHOTZEAN ETA AHOAN!

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook