Eduki publikatzailea

Mintegia Gasteizen: Hizkuntza gutxituen irakasleen prestakuntza: ahozko hizkuntza irakasteko trebetasunak eta baliabideak

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/17

Datorren urtarrilaren 18an UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak mintegi bat antolatuko du hizkuntza gutxituen irakasleen prestakuntza gaiari buruz. Bertan adituak izango ditugu gurekin euren herrialdeetako esperientziei buruz hitz egiteko: Josune Zabala, Luis Mari Larringan, Padraig O’Duibhir, Enlli Thomas, Argia Olçomendy, Esther Mugertza, Yolanda Olasagarre, eta Olatz Bengoetxea.

Ekimena ELEBILAB ikertaldearekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antoluta da.

Sarrera librea izango da, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian 9:00etatik 17:00etara.

 

Hitzaldiak eskuragarri daude hemen. Ikusi ahal izateko pasahitza eska dezakezu MHOUKen helbidean (unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus).