Elkarte kolaboratzaileak

Elkarte kolaboratzaileak

Beste erakunde batzuekiko harremana eta lankidetza ere ezinbestekoa da proiektuak eta egitasmoak aurrera eramateko. Aipatzekoak dira hurrengo hauek:

 

UNESCO Etxea

Irudia

1991an sortu zen, eta gure Katedrari babes instituzionala ematen dio sortu zenetik (2007). UNESCO Etxearen asmoa UNESCO erakundearen printzipioak, programak eta jarduera-ildoak euskal esparruan zabaltzea da. Egun 132 bazkide ditu, erakundearen gizarte-oinarria osatzen dutenak.

 

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS)

Irudia

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), bere izenak dioen bezala, bere baitan biltzen dituena Euskal Herrian dauden UNESCO izendapena daramaten askotariko erakundeak (ikastetxeak, fundacioak, katedrak...)

 

Garabide Elkartea

Irudia

Garabide Elkartea, gobernuz kanpoko erakundea 2013tik daramagu kolaborazioan Garabiderekin hizkuntza kooperazio proiektutan. Cauca, Kolonbiako hizkuntza kooperazio proiektuarekin jarraitzen dugu gaur egun haiekin batera.

 

Soziolinguistika Klusterra

Irudia

Soziolinguistika Klusterraren xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko. Hori lortzeko lanean diharduten eragileen soziolinguistika alorreko gaitasunak baliatu eta areagotzea du helburu.

 

Euskal Gorrak

Irudia

Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa), EAEko Gor helduen Elkarte guztien koordinatzaile eta ordezkari moduan jokatzen du eta euskal lurralde osoan pertsona gorrek oinarrizko zerbitzuak jaso ditzaten bermatzera bidean lan egiten du. 2020an sinatu da kolaborazio hitzarmena.

 

Ayuda en Acción

Irudia

Ayuda en Acción, gobernuz kanpoko erakundea: Erakunde honekiko harremanak 2018an hasi ziren Mexikoko tseltal komunitateak haiekin harremanetan jarri zirenean tseltal hizkuntza biziberritzeko.

 

Asociación Africanista Manuel Iradier

Irudia

Asociación Africanista Manuel Iradier, gobernuz kanpoko erakundea. 2014 urtean sinatu zen kolaborazio hitzarmena.

 

Oihaneder Euskararen Etxea

Irudia

Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoa euskarazko aisialdiari eta kulturgintzari lotutako proiektua da.

Euskaltzaleen eta kulturzaleen gune izan nahi du, euskararentzako arnasgune berri bat.

 

UPV/EHUko UNESCO Katedrak

UPV/EHUko UNESCO Katedrak:

  • Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra
  • Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra
  • Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra
  • Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra

 

Cooperación Bierzo Sur

Cooperación Bierzo Sur, gobernuz kanpoko erakundea: 2022an hasi gara haiekin kolaborazioan, Santo Tomé eta Principeko forro hizkuntzaren biziberritzean lankidetza bideratzeko.

 

Horretaz gain Katedrak harreman estua du Genevako Unibertsitateko hizkuntzen didaktikako adituekin eta Gales, Irlanda eta Frantziako hainbat aditurekin, hezkuntza eleaniztunaren eta hizkuntza gutxituen inguruan dihardutenak.