Sociedad_biometria

Biometria Elkartea

Biometriako Nazioarteko Sozietatea (IBS), nazioarte-mailako zientzia-elkarte bat da eta honen helburu nagusia, Biologia, Medikuntza, Psikologia, Farmakologia, Nekazaritza eta izaki bizidunekin zerikusia duten arlo ezberdinetan, metodologia estatistiko eta matematikoaren garapena eta aplikazioa sustatzea, bultzatzea eta dibulgatzea da.
"Biometria" hitzak, 20. mendearen hasieratik, bizitzaren arloko zientzietan datu analisiaren arazoak jorratzeko metodo estatistiko eta matematikoen garapenari dagokion arloari egiten dio erreferentzia. Adibidez, metodo estatistikoak, nekazaritza-esperimentuetako datuen analisirako, gari mota ezberdinen errendimendua konparatzeko; gizakiekin egindako saiakuntza klinikoetako datuen analisirako, gaixotasun baterako tratamendu ezberdinen eraginkortasun erlatiboa aztertzeko; ingurumen-datuen analisirako, eskualde ezberdinetan kutsadurak gaixotasun baten intzidentzian eduki dezakeen eragina aztertzeko; gaixo kronikoen bizi kalitatea hobetzeko esku-hartze sozialaren ebaluazioaren analisirako; besteak beste historikoki Biometria bezala izendatutako aterki berdinarekin estali daitezkeen adibideak dira. IBSk, era honetako testuinguru zientifikoetarako garatutako metodoak hedatzea du helburu nagusi.
IBSa 34 eskualdetan egituratua dago, Biometriako Espainiar Sozietatea (SEB), Espainiar Eskualdea delarik. Modu honetan, SEBa Espainian egoitza soziala duen elkarte zientifikoa izateaz gain, eskualde moduan IBSaren parte da eta ondorioz,  nazioarteko elkartearen helburuak eta kudeaketa partekatzen du. Gaur egun, SEBa 5 arlo-zientifikotan egituratzen da: Nekazaritza, Biologia, Bioinformatika, Medikuntza eta Psikologia.
Iberoamerikar eskualdea mintzamen hispaniarreko IBS-eko hiru herrialdek, Argentinak, Erdialdeko Amerika eta Karibe eta Txilek osatzen dute, biometriak izan ditzakeen garapena eta aplikazioa iberoamerikar gizartean bultzatzeko asmoz, nazioarteko elkartearen helburuekin bat eginez.

 

 

 

Irudia