Breadcrumb

Info_Ikasleak_Ikasleen-Gida-Con-Texto

Ikaslegoaren Gida

Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekanotza taldeak, irakasleak eta zerbitzuetako langileak, ikastetxe honetan matrikulatu zaretenoi gure ongi etorria eman nahi dizuegu. Bereziki lehenengoz izena eman duzuen ikasle berri guztioi.

Gida honekin informazio akademikoa zein administratiboa zure eskura hurbildu nahi dugu, fakultateko zerbitzuen eta erabili ditzakezun e-tresnen berri eman nahi dizuegu; oro har gida honen helburua da graduen gaineko informazioa eta horiek garatzeko eskolan dituzun bitartekoak argitzea.

Ezinbestekoa da kontsultatzea web orrian zure esku dituzun araudi guztiak. Garrantzi handikoa da horiek guztiak ezagutzea norberaren garapen akademikoan izan ditzakete eragina eta.

Bilboko Hezkuntza Fakultatean egingo dituzun urteak oparoak izatea nahi dugu, zure formazio akademikorako zein garapen pretsonalerako.