Presentación

Aurkezpena

Irudia

 

Komunikazio Digitalaren eta Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XV Kongresua
 

Desinformazioa adimen artifizialaren aroan

 

2023ko Azaroak 27 eta 28

 

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV/EHU, Leioa

 

Kazetaritza etengabeko eraldaketan egon den arren, gaur egun aldaketa eta ziurgabetasun garai batean dagoela dirudi, Sarea eta hedabide digitalak sortu zirenekoaren antzekoa. Etengabeko gaurkotzeaz gain, informazioaren oparotasuna eta kontsumorako formato, gailu eta generoen berrikuntzarekin, kazetaritza partehartzailea arloko erronka nagusienetako bat da.

Sarearen garapenak, testuinguru konplexuago bat sortu du, audientzien presentzia handiago batek komunikazio-prozesuan duen eraginak markatutakoa. Hiritarren zuzeneko parte-hartzea informazio produktuen sorreran, komunikabide tradizionak informazio iturri nagusi bezala ordezkatzera ere eraman du kasu batzuetan. Beste ondorioen artean, kazetarien gaitasunak tenologiarekin batera birziklatu beharko dira. Audientziak, eta hiritar-erabiltzaileak edo bezeroak -kasuan kasu- geroz eta aktiboagoak eta partehartzaileagoak direnez, ezinbestekoa da ere adituen profil-profesionalak garatzea, hau da, komunikatzeko modu berriak eta kazetaritzarako espresiobide berriak lantzea.

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuak hiritar kazetaritzaren eta kazetari elkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertzen ditu. Arreta handia eskaintzen dio ere erabiltzaileek sortutako edukiek duten kalitatearen eztabaidari, eta audientzien eta komunikabideen harremanari, komunikazioaren demokratizazioa sendotzeko bide bezala.