Info_Informacion-general_La-Escuela_Edificio

Leioa-Erandio eremuko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen eraikin berria

Irudia

UPV/EHUren Campusen Garapen Planak (2005-2010), Unibertsitateak azpiegituren arloan gauzatuko dituen jarduketa guztiak biltzen dituenak, Leioa-Erandio eremuaren eraldaketa sakona aurreikusten du.

Planean biltzen diren jarduketetako bat Bilboko Hezkuntza Fakultatea, egun Arangoiti auzoan kokatua, Leioa-Erandio eremura aldatzea zen.

Hezkuntza Fakultatearen egoitza berria Arte Ederren Fakultatearen aurrean dagoen partzela batean kokatuta dago.

César Azkarate arkitektoak diseinatutako eraikineko lanak 2011ko uztailean amaituko dira, aurreikuspenen arabera.

Eraikinak 24 milioi euroko kostua du eta UPV/EHU eta Bizkaiko Foru Aldundia ari dira finantzatzen, bi erakundeek egindako hitzarmenaren emaitza gisa. Hitzarmena aipatu lanek eta Ingeniaritza Teknikoko eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritzako (Santimami) unibertsitate eskolen eraikinek guztira eragingo duten 65 milioi euroko kostuari aurre egiteko sinatu zen. Zenbateko horretatik, 47 Aldundiak jarriko ditu eta gainerakoa UPV/EHUk. Bestalde, 363 plazako lur azpiko aparkalekuak 3,6 milioi euroko kostua izan du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontura ordaindu da.

Eraikinaren kokapena

Eraikinaren kokapenaPartzela-antolamendua

Ikastegiak ondorengoak ditu:

  • 43 ikasgela
  • 16 mintegi
  • 6 ikasketa gela
  • Irakasleentzako 160 bulego
  • 28 laborategi
  • Zuzendaritzarako, administraziorako eta zerbitzuetarako guneak (6 bilera gela, Batzar Aretoa, Gradu Aretoa, ikasle elkarteentzako lokalak, teknikarientzako bulegoak, etab.)

Aurkezpen bideoa ikusi