encuentros-sectoriales

Unibertsitate-Enpresa Sektore Topaketak

Azken urteotan, Euskal Herriko Unibertsitateak UNIBERTSITATE-ENPRESA SEKTORE TOPAKETAK izeneko bilerak antolatu ditu, Ikerketako Errektoreordetzako Unibertsitate-Enpresa Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez. Bilera horien helburu nagusia da harreman egonkorra ezartzea unibertsitatean diharduten ikerketa-taldeen eta jakintza hori jaso dezaketeen enpresa eta ekonomia sektoreen artean.

Unibertsitateak ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak egiten ditu hainbat zientzia arlotan. Jarduera horien helburuetako bat ikerketen emaitzak ekonomia eta gizarte eragileei eskualdatzea da. Hartara, Unibertsitate Enpresa Sektore Topaketen bidez, enpresei eta ekoizpen-erakundeei ikerketa-taldeen lana hurlbiltzen zaie eta unibertsitateko ikerketa zerbitzu orokorrak aurkezten zaizkie. Era berean, proiektuetan lankidetzan aritzeko aukerak aztertzen dira eta nagusitzen ari diren ikerketa-lerroei antzemateko ahalegina egiten da.

Topaketak gaien arabera antolatu ohi dira. Lehenengoa elikagaien sektoreari buruz izan zen; bigarrena, ingurumenaren kutsadura murrizteari buruzkoa; eta hirugarrena, inguru dinamiko baten ekonomia eta gizarte berrikuntzari burzukoa. Jardunaldi guztiak hasi dira egitaraua eta lortu beharreko helburuak aurkezten. Ondoren, ikerketa-taldeek lan-ildoen gaineko azalpenak eman ohi dituzte. Atal hori amaitzean, hitz egiteko, eztabaidatzeko eta unibertsitatearen eta sektorearen arteko lankidetza-proposamenak egiteko tartea ireki ohi da. Parte-hartzeari dagokionez orain arteko topaketek erabateko arrakasta izan dute, eta baliagarriak izan dira lankidetza eta konfiantza sareak finkatzeko.

Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana hasiberria da eta eskaintzen dituen aukerak ez dira oraindik behar bezala ezagutzen. Unibertsitate-Enpresa Sektore Topaketa hauek etorkizunean egiten jarraitzea espero dugu. Izan ere,  emaitzak denborarekin iritsiko direla eta ikertzaileen eta enpresetako profesionalen artean lankidetza sare egonkorrak sortuko direla uste dugu.

Jarraian, hainbat topaketatan aurkeztutako txostenak kontsulta ditzakezu:

Nekazaritza eta elikagaien sektorea

Ingurumenaren kutsadura

Gizarte-garapena

Energia berriztagarriak

Aktuariotza

Irudia

Garraio adimendunerako elektronika

Osasunari aplikatutako teknologia eta adimena

Elikagai segurtasuna

Dokumentuak:

Merkataritza eta hiria

Dokumentuak:

Ohitura osasungarriak

Dokumentuak:

Gaixotasun arraroak

Dokumentuak:

Zenbait ikerketa-taldek eginiko hitzaldien laburpena

Horrez gain, topaketa hauen emaitza gisa, EHUko hainbat ikerketa-taldek eginiko hitzaldien bilduma argitaratzen da. Ez da oso katalogo zehatza. Aitzitik, emandako hitzaldien zati txiki bat besterik ez da; dena den, gure ustez, hori argitaratzea baliagarria izan daiteke; alde batetik, hemen agertzen diten taldeen lan-ildoen berri emateko; eta bestetik, datozen topaketei begira eredu bat finkatzeko.