EHU One to One

"EHU One to One" topagune multisektoriala

Networking-ekitaldi bat izango da, eta bertan, enpresek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte UPV/EHUko ikerketa-taldeetako ikertzaileekin, eta ikertzaile-taldeek sortutako zientziari eta teknologiari buruz hitz egiteko aukera izango dute.

Enpresa interesdunek 30 minutuko bilerak hitzartzeko aukera izango dute, xede horretarako sortu den softwarearen bidez, https://www.ehu.eus/1to1/. Bertan, gure ikerketa-taldeen proposamenak aurkituko dituzte, ezagutze-arloen arabera antolatuta.

Lan-mahaietan egingo dira bilerak, non enpresa bakoitzaren eta UPV/EHUko ikerketa-taldeen artean garatzen diren informazio-trukeak egiten diren. Helburua da bilerak "zuzenak izatea eta alderdien artean ahalik eta lankidetzarik handiena lortzeko. Bileretan lehentasuna emango zaio bizkortasunari.