info_praktikak_ikasleentzako

Praktikak enpresetan

Ikasleak Graduko ikasketak osatzeko borondatezko praktikak egin ditzake enpresa batean. Borondatezko praktikak egiteko gutxienez 120 kreditu eginak behar ditu. Ikasleak baldintza hori betetzen duenean uneko praktika eskaintza ikusi ahal izango du GAURen (borondatezko praktikak, praktiges modulua). Bertan, enpresen zerrenda eta enpresa bakoitzak eskainitako praktikak ikusi ahal izango ditu.

UPV/EHUko arautegiari jarraiki eta Fakultate Batzarraren erabakiz, praktikak ez dira 450 ordutatik gorakoak izango akademi ikasturte bakoitzeko (ikasturtea irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaitzen da).

Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, ikasleak(*) GAURetik hitzarmenaren hiru ale atera eta enpresara eramango ditu sinatu eta zigilatu ditzaten. Ondoren, fakultatean sinatzeko eta zigilatzeko ekarriko ditu fakultateko idazkaritzara eta azkenik, hiru aleak ikasle, enpresa eta fakultatearen artean banatuko dira. Fakultateak ikaslearen praktika-tramitea onar dezan enpresan egin beharreko egonaldia hasi baino lehen aipaturikoa egitea beharrezkoa da.

Ikasleek praktiketako ordu horiek laugarren mailako hautazko kredituengarik aitortu ahal izango dituzte (gehienez 12 kreditu). Horretarako, ikasleak espresuki eskatu beharko du aitorpena idazkaritzan, eta enpresak emandako praktiken ziurtagiria erantsi beharko du praktika-ziurtagiria

Praktiketako 25 praktika-orduren truke ECTS kreditu bat aitortu daiteke, eta gehienez 300 praktika-ordu aitortuko dira.  Kredituak baliozkotzeko ez da aurrez hautazko irakasgairik matrikulatu behar.

 

Aplikazioaren inguruko dudak eta beste eratako dudak argitzeko jarri kontaktuan posta helbide honen bitartez dif.praktikak@ehu.eus edo hurrengo telefonoetara deitu 943 015027 /  943 015563

 

(*)Gerta daiteke digitalki sinatu behar izatea. Horretarako BakQ ala NAN elektronikoa erabilgarri izan beharko dituzu.