Euskal Herriko Unibertsitatearen Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzua (EAZ)

EAZ aurkezpena

Zer da EAZ?

Erabiltzailearentzako Arreta ZerbitzuaIKTen zerbitzu bat da, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen gainean horiek dituzten zalantzak eta arazoak konpontzen laguntzeko zeregina dauka, arlo guztietan:

  • Ekoizpen, bezero eta proiektuen arloak. Ondokoei buruzko kontsultak eta arazoak:
    • Sarera fisikoki konektatzea
    • Ekipoak instalatzea eta konfiguratzea
    • Softwarea eta sareko zerbitzuak konfiguratzea eta instalatzea
    • Zerbitzuetarako sarbidea: lan-kontuak sortzea eta mantentzea, etab.
    • Software erabilgarria
  • Kudeaketa Informatikoko Zentroa. Kudeaketa-aplikazioei buruzko kontsultak eta arazoak; esate baterako:
    • GAUR
    • ARKHE
    • META4
    • INKA
    • IKERTU
  • Azpiegitura eta Telefonia Zerbitzua. Ondokoei buruzko kontsultak eta arazoak:
    • Telefono finkoa (luzapenak)
    • Mugikor korporatiboak
    • Komunikazioetarako kable-instalazioa (ahots eta datuen harguneak)
  • Campus Birtuala:
    • Egela: irakaskuntza arautua
    • EgelaPI: irakaskuntza ez-arautua
    • OCW: Open Course Ware
    • Ikasgela Birtualen Kudeatzailea

EAZren funtzioak

  • Eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematen du.
  • Erabiltzaileen gorabeherak biltzen ditu, eta telefono bidez eta urruneko kontrol bitartez konpontzen ahaleginduko da.
  • Telefono bidez konpondu ezin badira, EAZren beste ebazle batengana jo, eta zuzenean joango da erabiltzailearen lanpostura. 
  • EAZren lehenengo mailak gorabeheraren jarraipen zehatza egingo du; sortzen denetik konpontzen denera artekoa, eta betiere, erabiltzailea ados dagoela.